Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, ekitaldia antolatu du gaur, eta bertan izan da Idoia Mendia lehendakariorde eta Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburua. Berdintasunerako bidean “kooperatibismoan eta gainerako jarduera guztietan gure eskubideak leheneratzeko” egindako ahalegina izan duelarik mintzagai.
Mendiarekin batera izan dira gaurko ekitaldian, Elena Perez Barredo Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea eta Jokin Díaz Arsuaga Gizarte Ekonomiako zuzendaria. Ekitaldian hainbat “emakume aitzindari” saritu dituzte. Mendiaren hitzetan, “ekitera ausartu zirenak” dira horiek, "gizonek betetzen zituzten lanbideetan ausartu baitziren eta gure belaunaldiari politikan, ekonomian edo zientzian betoak iruditzen zitzaizkigun espazioak beldurrik gabe konkistatzeko konpromisoa helarazi ziguten emakume guztiak ere”, nabarmendu ditu.
Besteak beste, Jesusa Oregui Madariaga, Juliana Ruiz de Viñaspre Suso eta Leonor Berezibar kooperatibistak omendu dituzte, eta Fagor Arrasateko Itziar eta Lurdes Mujika Lasagabasterrek, Laboral Kutxako Elena Arrietak eta Ulma taldeko Pili Saiz Guixek parte hartu dute hitzaldian.
Erabateko berdintasuna lortzea "kausa demokratiko global" bat dela adierazi du Mendiak, gizonei ere eragiten diela gogoratuz. "Berdintasunaz hitz egitea eskubideez hitz egitea delako, aurrerapen ekonomikoaz eta kohesio sozialaz eta demokraziaz”.