Bihar hasiko da errenta kanpaina Nafarroan, eta etzi Bizkaian

Araban eta Gipuzkoan, gaurtik aurrera, onar daitezke errenta aitorpenaren proposamenak

Nafarroako Foru Ogasunaren egoitza | Argazkia: iStock Nafarroako Foru Ogasunaren egoitza | Argazkia: iStock

2023ko errenta-aitorpena abian da. Gaur hasi da Araban eta Gipuzkoan, bihar jarriko da martxan Nafarroan eta etzi, asteazkena, Bizkaian. Bihar, Nafarroako Foru Ogasunak 215.606 proposamen bidaliko ditu, eta denera, 123.433 euro batzea espero dute. Hilaren 15etik aurrera onartu edo aldatu ahalko dira aurrez aurre errenta aitorpenak, eta ekainaren 27ra arte luzatuko da. Bizkaian, asteazken honetan hasiko da kanpaina eta ekainaren 28an amaituko da.

Araban bete-betean sartuak daude jada. Arabako Foru Ogasunak 119,2 milioi euro bilduta, 159,2 milioi euro itzuliko dizkie aurten zergadunei. Ekainaren 25ean amaituko da kanpaina lurraldean. Aurreko urteotan bezala, behin proposamena jasota, zergadunak onartu edo aldatzeko aukera izango du. Likidazioa onartuta, eta dirua jasotzea egokituz gero, 48 ordutan jasoko da Foru Ogasunetik jaso beharreko zenbatekoa.

Gipuzkoarrek ere Gipuzkoako Foru Aldundiak bidali dien autolikidazio proposamena onartu edo aldatzeko aukera dute gaurtik. Hala, lurraldeko foru ogasunak 305 milioi euro bildu zituen iaz eta 358,4 milioi euro itzuliko dizkie aurten zergadunei. Uztailaren 1ean amaituko da Gipuzkoan errenta aitorpenaren kanpaina. 

Informazio gehiago
160 milioi itzuliko ditu Arabako foru ogasunak, astelehenean hasiko den errenta kanpainan
358,4 milioi euro itzuliko ditu Gipuzkoako Ogasunak aurten
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK