Bizkaiko goi eta erdi mailako teknologiaren sektoreak %3,8ko ekarpena egin dio EAEko ekonomiari

Sektoreak 39.500 lanpostu sortu zituen Bizkaian eta 3.010 milioi euroko ekarpena egin zion balio erantsiari

I+G jarduerak egin ditu Bizkaiko enpresen %10,1ak | Argazkia: iStock I+G jarduerak egin ditu Bizkaiko enpresen %10,1ak | Argazkia: iStock

Bilboko Merkataritza Ganberak eginiko azterketaren arabera, Bizkaiko goi- eta erdi-mailako teknologiaren (SAT) sektoreak %3,8ko ekarpena egin zion EAEko ekonomiaren balio erantsi gordinari, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak 2022. urtean argitaratutako datuak oinarri izanik. Azterketak adierazten du sektoreak 39.500 lanpostu inguru sortu zituela Bizkaian, eta 3.010 milioi euroko ekarpena egin ziola balio erantsiari (BEGd). Alegia, EAEko sektoreko ekarpen osoaren %41,4.

Azterketan gaineratzen da berrikuntzak garrantzia handia izan duela SAT sektorean. Izan ere, sektoreko establezimenduen %37,8ak berrikuntzak egin zituen Bizkaian 2022. urtean. Gainera, I+G jarduerak egin ditu Bizkaiko SAT sektoreko enpresen %10,1ak, gainerako sektoreetan ehuneko hori %1,1ekoa den bitartean.

Bestalde, sektorean garrantzia handiagoa du merkataritza elektronikoko jarduerak, gainerako eremuetan baino. Zehazki, enpresen %53,6ak salmentak egin zituen kanal honen bidez 2022an. Azkenik, sektoreak azken urteotan etengabeko hazkundea izan du, %21,3koa, eta Bizkaian negozio zifra 5.952 milioi eurotatik gorakoa da 2010. urteaz geroztik. Balio erantsi gordina ere %12,0 hazi da, 2010. urtetik 2022. urtera bitartean.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK