Bizkaiko Ogasunak 429,8 milioiko zerga iruzurra atzeman zuen iaz

Denera, 374 milioi bildu ditu aldundiak, guztiaren %87a

Itxaso Berrojalbiz, Bizkaiko Ogasun eta Finantzen foru diputatua | Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia Itxaso Berrojalbiz, Bizkaiko Ogasun eta Finantzen foru diputatua | Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiak 429,8 milioi euroko zerga iruzurra atzeman zuen 2023an, hauen aurkako borrokan egindako 555.065 eragiketen ondorioz. 2009az geroztik, Bizkaiko Ogasunak 6.412 milioi iruzur atzeman ditu, eta horietatik %92 berreskuratu dira.

Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun eta Finantza diputatuak agerraldia egin du astelehen honetan, Bizkaiko zerga-iruzurraren aurkako borrokaren emaitzen berri emateko. Horrela, Bizkaiko Foru Ogasunak 555.065 jarduera egin zituen iaz, denera 429,8 milioi euroko iruzurra aurkituz, 2022an baino %3,75 gehiago. Kopuru horretatik, Foru Aldundiak 374 milioi bildu ditu dagoeneko, guztizkoaren %87, baina datu hori "datozen hilabeteetan handitzea" espero du. 


Gutxi gorabehera, 2023an atzemandako diruaren heren bat (%33,5) BEZaren atalean kokatzen da, 139 milioi euro pasatxorekin. Bigarren tokian, nahiz eta urrun samar egon, Sozietateen gaineko Zerga dago, ia 81 milioi eurorekin, hau da, iruzur fiskalaren aurkako borrokan izandako dirusarrera guztien ia %19. 

Denera, 499.855 esku-hartze egin zituzten PFEZn, 8.832 Ondarearen gaineko Zergan,5.743 Sozietateen gaineko Zergan, 21.965 BEZan eta 14.591 gainerako zergetan. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK