Bizkaiko Ogasunak 461,8 milioi euro bildu ditu zergetan martxoan

Aldundiak sozietateen gaineko zergaren bilakaera positiboa azpimarratu du. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergak zifra negatiboetan jarraitzen du

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza  | Argazkia: iStock Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza | Argazkia: iStock

Bizkaiko Ogasunak 461,8 milioi euro bildu ditu martxoan zergetatik, aurreko urteko hilabete berean baino % 11,1 gehiago. Hala, kaleratu duten oharraren arabera, lehen hiruhilekoko bilketa 2,5 milioira iritsi da, 2023ko aldi berean baino % 0,2 gutxiago.

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez urtarrila eta martxoa bitartean bildutako 2,5 milioi euroak, 2024ko ekitaldi osoko zerga-sarreren aurrekontuaren % 25,6 dira (9.829,5 milioi euro), eta 2023an lortutakoa baino % 0,2 txikiagoa da.

Halaber, Aldundiak sozietateen gaineko zergaren bilakaera positiboa nabarmendu du; izan ere, haren kuota diferentziala negatiboa izatetik (-2,1 milioi) egungo 38 milioi euro izatera igaro da 2023an. Kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenek ere % 77,5eko "igoera nabarmena" izan dute, eta horrek eragin positiboa izan du PFEZn, oro har % 4,3 hazi baita (+46,8 milioi).

Bestalde, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergak zifra negatiboetan jarraitzen du. Zerga horren bilketa 40 milioi euro baino gehiago murriztu zela adierazi du Aldundiak, iazko sasoian lortutako ezohiko diru-sarreraren ondorioz.

Informazio gehiago
Zerga bilketa %12,2 handitu da Gipuzkoan martxoan
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK