BBVAren ustez EAEko BPGa %2,4ra iritsiko da 2025ean

Nafarroaren kasuan, ekonomia %2,5era handituko da 2025ean, BBVA Research ikerketaren arabera

BBVAren egoitza bat | Argazkia: iStock BBVAren egoitza bat | Argazkia: iStock

BBVA finantza erakundearen BBVA Research ikerketaren arabera, EAEko ekonomia %2,4 haziko da 2025 urteetan, baina zifra %1,9ra jaitsiko da 2026an.  Oro har, erakundeak 2024. urterako eginiko aurreikuspenak hobetu ditu, nahiz eta hurrengo urteetarako dezelerazioaz ohartarazi duen.

Espainiako estatu mailan, BPGa %2,3 handituko dela dio erakundeak, batik bat barne-kontsumoari esker, baita nekazaritzak ekarpen positiboak egingo dituela aintzat hartuta. Hala ere, 2026. urterako hazkundea Estatu mailan %1,7 txikiagoa izango litzateke; urte horretan inbertsioa berreskuratzeko aukera egon daitekeela jakinarazi du, interes-tasak txikiagoak izango direlako.

Bestalde, ikerketak dioenez, esportazioen eta inbertsioaren igoera uste baino gutxiago haztea espero da, Estatu Batuetako merkataritza-politiketan izandako aldaketen ondorioz; horrek eskualde industrialei eta esportatzaileei eragingo die.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK