CAF-Elhuyar sariketaren edizio berri bat martxan da

Ohi bezala, Neiker saria emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari. Lanak aurkezteko epea uztailaren 1ean amaituko da

Argazkia: Elhuyar Argazkia: Elhuyar

Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu CAF-Elhuyar sariketak. Konta(kta)tu da aurtengo leloa eta uztailaren 1a arte izango da lanak aurkezteko aukera sariketaren web atarian.

Sariketa Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera eta Neikerren babesarekin, eta lau kategoriatan banatuta dago:

Dibulgazio-artikulua kategoriako irabazleak 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta Imanol Andonegiren eskultura bat eskuratuko ditu.

Doktore-tesiaren artikulu onenak 2.000 euro, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta eskultura bat eskuratuko ditu.

Zientzia-kazetaritza arloko lanen irabazleak 2.000 euro, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza, eta eskultura eskuratuko ditu.

Sorkuntza-bekari lotuta, berriz, zientzia/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak onartzen dira. Aukeratutako proiektuen egileek 5.000 euroko dirulaguntza jasoko dute proiektua gauzatzeko, eskulturarekin batera.

Neiker saria ere emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari. Saria 2.000 eurokoa izango da, eta bateragarria da beste sariekin.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK