CaixaBankek %17,5 handitu ditu irabaziak urtebetean

Erakundeak 1.135 milioi euro ordaindu ditu zergetan eta negozio bolumena bilioi bat euro ingurukoa da

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

CaixaBankek 1.005 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2024ko lehen hiruhilekoan, iazko epe berean lortutako 855 milioi euroren aldean. Beraz 2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, %17,5 gehiago irabazi du aurten bankuak. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari astearte honetan kaleratutako ohar baten bidez jakinarazi ditu emaitzak erakundeak.

Gonzalo Gortazar kontseilari delegatuaren esanetan, bankuak 1.135 milioi euro ordaindu ditu zergetan eta horietatik 493 milioi bankuen zergari dagozkio, %32 gehiago, "lortutako etekina gainditzen duen zifra". Erakundeak nabarmendu duenez, CaixaBanken negozio-bolumena bilioi bat euro ingurukoa da, entitatearentzat "maximo historikoak".

Gortazarren arabera, "Espainiako ekonomiak erresilientzia handia erakusten jarraitzen duen testuinguru batean, CaixaBanken merkataritza-jarduera onarekin, merkatu-kuoten hobekuntza orokortuekin eta errentagarritasun eta efizientzia maila sendoei eutsiz hasi genuen 2024. urtea". 

Negozioaren "dinamika onak", arriskuaren kudeaketak eta oraindik ere mesedegarria den tasen egoerak baliabide propioen gaineko errentagarritasuna (ROE) %13,4an kokatzea suposatu du, urtebete lehenagoko % 8,9aren aldean, eta eraginkortasuna %48,6tik %40,3ra jaistea ahalbidetu du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK