Cementos Rezolan aurkeztutako erregulazio espedienteak 56 langileri eragingo dio

Heidelberg Materials enpresak hamabost aurrejubilazio, 30 barne-birkokatze eta beste hamaika kanpo-birkokatze proposatu ditu

Cementos Rezolaren lantegia | Argazkia: Cementos Rezola Cementos Rezolaren lantegia | Argazkia: Cementos Rezola

Heidelberg Materials enpresak, garai batean Cementos Rezola izandakoak, enplegu erregulazio espedientea (EEE) aurkeztu du Añorgako lantegian, enpresak eta sindikatuek aditzera eman dutenez. Espedienteak 56 langileri eragingo dio, lantaldearen erdiari, alegia. Horrela, hamabost aurrejubilazio, 30 barne-birkokatze eta beste hamaika kanpo-birkokatze proposatu ditu. 

LAB sindikatuak adierazi duenez, 15 langileri Arrigorriagako lantegian lan egiteko eskaintza egin diete. Egun, Añorgako lantegiak klinkerra (zementuaren osagai nagusia) ekoizten du eta enpresaren arabera, momentu honetan ez du Europako legedia betetzen. Horregatik aurkeztu die EEEa 56 langileri.

Enpresa-batzordea planteamendu horren aurka agertu da, eta prozesua gelditzeko eta bertan behera uzteko eskatu dio enpresari. LAB sindikatuaren arabera, enpresaren helburua ez da deskarbonizazio-prozesu bati ekitea, baizik eta Añorgako lana beste lantoki batzuetara eramatea. Hain arabera, ez dago prozesua "gardentasunez" egiteko bermerik. 

Deskarbonizazio plan hori burutzeko 32 milioi euroko inbertsioa egingo du enpresak 2026ra arte. Inbertsio horren erdia Añorgan egingo dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK