Hartzekodunen konkurtsoek %29 egin zuten gora 2024. urtean EAEn

2025eko urtarrilean aurreko urtean baino enpresa gehiago zenbatu dira eraikuntzaren sektorean; industria eta zerbitzuen sektorean, ordea, ez da hala izan

Gizarte Segurantzan afiliatutako enpresa kopurua  57.127ekoa izan zen | Argazkia: iStock Gizarte Segurantzan afiliatutako enpresa kopurua 57.127ekoa izan zen | Argazkia: iStock

2025eko lehen hilabetean Gizarte Segurantzan abenduan baino 458 enpresa gutxiago zenbatu dira EAEn. Orotara 57.127 negozio izanik, urtebetean %0,6ko beherakada izan da. Zifra bera pandemia hasierarekin alderatuta, alegia, 2020ko otsailaren aldean, %3 txikiagoa da, oraindik ere 1.766 enpresa afiliatu gutxiago baitaude.

Sektoreka aztertuta, eraikuntzarena da aurreko urtearen aldean zenbaki positiboak lortu dituen bakarra, 2024ko urtarrilean baino enpresa gutxiago zenbatu baitira industriaren eta zerbitzuen sektorean. Gauza bera gertatzen da urtarrileko datuak 2020ko otsaileko datuekin alderatuz gero: 431 enpresa gutxiago (-%6,5) daude egun industriaren sektorean, 1.259 gutxiago (-%2,7) zerbitzuen sektorean, baina, 49 enpresa gehiago (+%1) eraikuntzarenean.

Gizarte Segurantzan afiliatutako enpresen antzera, autonomo kopuruak ere behera egin du 917 pertsonatan, guztira 166.031 autonomo izanik, 2024ko urtarrilean baino %0,1 gutxiago, alegia.

Azkenik, 2024. urtean konkurtsoek %29 egin dute gora aurreko urtearen aldean. Kasu horretan, eraikuntzaren sektorean izan da gorakada nabarmenena %70ean igo baita kopurua 51 enpresarekin; zerbitzuenean eta industriarenean zifra %23,9 eta %15,5 hazi da urtebetean, hurrenez hurren, 176 eta 60 enpresarekin.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK