Cristina Andres izendatu dute Ekonomisten Euskal Elkargoko presidente berri

Iñaki Ruiz Manzano orain arteko presidente izan dena Eusko Jaurlaritzako Europako Ekonomia eta Funtsetako sailburuorde berria izango da

Cristina Urarte | Euskal Ekonomisten Elkargoa Cristina Urarte | Euskal Ekonomisten Elkargoa

Cristina Andres Urarte izango da Ekonomisten Euskal Elkargoko presidente berria. Gaur eguerdian elkarteko gobernu batzordeak hala erabaki du, Iñaki Ruiz Manzano orain arteko presidentea Eusko Jaurlaritzako Europako Ekonomia eta Funtsetako sailburuorde izendatu ostean, eta bere lekukoa hartuko du Andresek.

Santurtzin jaioa 1982an, hogei urteko esperientzia du enpresa munduan. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da, eta MBA eta Enpresa Lehiakortasunaren Kudeaketako Masterra ditu, baita Marketin Zuzendaritzako Masterra ere.

Finantza sektorean hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta, ondoren, teknologia parkeen eta berrikuntza ekosistemen industriara jauzi egin zuen. Bizkaiko Parke Teknologikoko berrikuntza zuzendaritzan, teknologia-maila handiko enpresekin eta Europako partzuergoekin I+G+Bko ehun proiektu baino gehiago kudeatu ditu, eta gaur egun, Euskadiko Parke Teknologikoko marketin eta berrikuntza arduraduna da.

Andresek Ruizekin partekatu du Ekonomisten Euskal Elkargoko gobernu batzordea azken zortzi urteetan. Hasieran kide gisa, eta azken agintaldi honetan, elkargoko Bizkaia ataleko lehendakari bezala.

“Elkargoko lehendakaritza hartzea aukera bat da lanbidearekiko ikuspegi eta konpromisotik lider izateko. Elkargoak aparteko taldea du, eta giza talentua da, zalantzarik gabe, bere aktibo nagusietako bat. Eraldaketa digitala bultzatzeko eta sektoreko profesionalei balio handiagoa emateko lanean jarraituko dugu”, adierazi du presidente berriak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK