Retail Euskal Eskolak bere laugarren biltzarra egin du gaur Donostian, Hazten ari den merkataritza lelopean. Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan egindako ekitaldian, merkataritza sektoreko enpresariak, adituak eta profesionalak bildu dira, sektorearen bilakaeran eragina izaten ari diren hiru gai nagusi jorratzeko: digitalizazioa, jasangarritasuna eta sare sozialetako marka pertsonala.
Bertan izan dira Jakes Aguirrezabal Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuordea eta Mauricio Arregui Gipuzkoako Bazkundeko lehendakaria. Kongresuari hasiera emateko, Estrategia adimendunak: Zure Merkataritza Bideratu eta Optimizatzeko Sekretua izeneko inaugurazio-saioa eskaini du Iñaki Vidaurrazaga marketinean eta salmentetan espezializatutako aholkulariak.
Ondoren, Antxon Benitok, eraldaketa digitalean espezializatutako hiru enpresaren sortzaileak, AAk sektorean duen eragina aztertu du, eta Mikel Castaño Cotton Artean enpresako kudeatzaile eta jabeak ikuspegi praktiko bat eskaini du, Arabako merkataritzaren esperientzia partekatuz, non merkataritza tradizionaletik "omnikanalitateraino" egindako eraldaketa kontatu duen.
Iker Fernándezek, kudeaketan eta jasangarritasunean aditua den aholkulariak, hurbileko merkataritzan praktika jasangarriak integratzeko moduari buruz hitz egin du. Gloria Morak, Amasarte Labearen kudeatzaileak, berriz, Bizkaian iraunkortasunarekin konprometitutako auzo-okindegi baten kudeaketan duen esperientzia partekatu du.
Azkenik, Sergio Vegas kazetari eta eduki-sortzaileak Sortu eta indartu zure marka pertsonala edukian oinarrituta izeneko hitzaldia eman du, non identitate digital sendoa eta benetakoa nola eraiki azaltzen duen. Ondoren, Inma Lópezek, Inma_Lo-ren arduradunak marka pertsonal on batek sare sozialetan izan dezakeen eraginaz mintzatu da, plataforma horien erabileran duen esperientzia partekatuz.