EAEko hoteletan %3 igo dira ostatu-gauak 2024ko ekainean

2024ko ekaineko batez besteko egonaldia bi egunekoa izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Eustaten datuen arabera, 2024ko ekainean %0,1 gehitu dira sarrerak Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan eta %3 ostatu-gauak 2023ko ekaineko datuekin alderatuta. Sarrerak, orotara, 335.375 izan dira, eta, ondorioz, 671.654 ostatu-gau izan dira guztira. Atzerritar jatorriko pertsonen sarrerak guztizkoaren %51,8 izan dira aurtengo ekainean, eta ostatu-gauak %53,6. 

Aurreko urteko ekainaren aldean, sarreretan eta ostatu-gauetan soilik Arabak izan du hazkundea. Sarreren kopuruari dagokionez, Araban urte arteko tasak %1,6ko igoera izan du, Bizkaian iazko maila berean mantendu da eta Gipuzkoan %0,2ko jaitsiera izan da. Ostatu-gauen kasuan, urtebetean %7,4 hazi dira Araban, %1,4 Bizkaian eta %3,3 Gipuzkoan.

Hiriburuen arabera, sarreren kopuruak %1,3 egin du gora Gasteizen, Bilbon %0,7 eta Donostian %0,6. Ostatu-gauen kopuruari dagokionez, 2023ko ekainaren aldean, %7,8 igo dira Gasteizen eta %5,6 Donostian; Bilbon, berriz, %0,2 jaitsi dira.

2024ko ekaineko batez besteko egonaldia bi egunekoa izan da Euskal Autonomia Erkidego osoan, 2023eko hil berean lortutakoa (1,95 egun) baino luzeagoa.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK