EAEko industria ekoizpenak goranzko bidean hasi du 2024a

Jarduera %1,3 hazi da urtarrilean, 2023ko epe berarekin alderatuta. Energiaren ekoizpena %8,9ko handitu da

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Eustaten arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industria jarduera %1,3 hazi zen urtarrilean, iazko epe berarekin alderatuta. Aitzitik, abendutik urtarrilera industria ekoizpena murriztu egin da, %3,7.

Ondasunen helburu ekonomikoa aintzat harturik, energiaren ekoizpena %8,9 igo da urtarrilean, 2023ko epe beraren aldean. Besteak beste, sektore honetan sartuko lirateke energia elektrikoaren ekoizpena edota petrolioa fintzea. Era berean, ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren makina eta materialen eraikuntza eta aeronautika nahiz itsasontzien eraikuntza %5,4 hazi da, iazko epe berarekin alderatuta.

Kontsumo ondasunek ere urte artean joera positiboa izan dute. Urtarrilean %0,5 hazi da sektorea, 2023ko epe berarekin alderatuta. Aldiz, jaitsiera bitarteko ondasunetan eman da (metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa), %3 apaldu da produkzioa urte artean.

Lurraldeka, industriak jarduerak gora egin du urtarrilean Bizkaian (%4,5) eta Gipuzkoan (%1). Araban, aldiz, behera egin du urtetik urtera, %3,3 hain zuzen.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK