EAEko industria jarduera iaz baino gutxiago hazten ari da

2024ko lehen seihilekoan industria ekoizpena %0,2 jaitsi da, iazko epe berarekin alderatuz gero

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Eustaten arabera, ekainean EAEko industria jarduerak zertxobait gora egin du (%0,5), iazko epe berarekin alderatuta. Dena den, 2024ko lehen seihilekoan industria ekoizpena %0,2 jaitsi da, 2023ko lehen sei hilabeteekin konparatuz gero. Era berean, maiatzetik ekainera jarduera hazi egin da (%1).

Ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta tren-materialen eraikuntza, aeronautika eta ontzigintza jarduerak %2,5 hazkundea izan du iazko ekainaren aldean. Halaber, metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxu eta plastikozko produktuen fabrikazioak %0,2 egin du gora.

Bestalde, kontsumo ondasunen ekoizpenak eragin du jardueraren beherakada, izan ere, %2 murriztu da ekainean. Altzariak eta etxeko tresnak egitea, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta jantziak egitea sartzen dira ondasun mota honen barruan.

Azkenik, energiaren ekoizpena ere murriztu egin da (%4,6) aurreko urteko ekainaren aldean.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK