EAEko pentsiodunek 1.478€ jasotzen dituzte batez beste hilean, Espainian baino 285,5€ gehiago

Aurten euskal pentsioak %9,67 hazi dira iazko datuekin alderatuta

Emakume bat erosketak egiten, Donostiako saltoki batean | Argazkia: EnpresaBIDEA Emakume bat erosketak egiten, Donostiako saltoki batean | Argazkia: EnpresaBIDEA

Euskal Autonomia Erkidegoko batez besteko pentsioa autonomia erkidego guztietako altuena da: 1.478 eurokoa. Espainiako batezbestekoa 1.193,1 eurokoa litzateke, hortaz, Espainian baino 285,5 euro gehiago jasotzen dituzte euskal pentsiodunek. Gainera, %9,67ko igoera izan dute euskal pentsioek aurtengo apirilean, inflazioaren ondorioz ezarri den %8,5eko igoera dela eta.

Espainiako Segurtasun, Gizarte eta Migrazio Ministerioak helarazitako datuak dira. Jakinarazi duenez, 2023ko apirilaren 1ean 572.247 pertsonak kobratu dute erretiroagatik, alargun geratu izanagatik, ezintasun iraunkorragatik, zurztasunagatik, eta senideengatik dagokien pentsioa. Hala ere, erretiroari dagozkionak dira Euskal Autonomia Erkidegoan gehien jasotzen diren pentsioak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK