Eusko Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiek, EAJk eta PSE-EEk hartu-emanak hasi dituzte zerga sistema aldatzeko, “progresibitatea areagotzeko eta euskal gizarteak aurre egin beharreko erronkei erantzuteko”.
Bi alderdiek jakitera eman dutenez, 2013ko erreforma eta 2018ko doikuntzak izango dira fiskalitatea aldatzeko abiapuntutzat hartuko dituztenak, Euskadiko ogasunei gastuei erantzuterako garaian diru sarrera nahikoa eskuratzen lagundu dieten aldaketak izan direla uste baitute. Halaber, nabarmendu dute etorkizuneko erronkei (transmorfazio digitala, ekonomia jasangarria, enpleguko aldaketak, demografia) fiskalitatearen bitartez erantzun behar zaiela. Hala, neurriok hartzea ezusteko gertaerek eragin dutela diote.
Bi alderdiak ados daude Aberastasun Handien gaineko Elkartasun Zerga moldatu egin behar dela esatean.
Momentuz, bi alderdiek lehen bilera egin dute baina zerga sistemari lotuta elkarrekin lanean jarraituko dutela adierazi dute.