Emantzipa programan izena emateko epea otsailaren 20an zabalduko da

24 eta 29 urte arteko gazteek 300 euroko dirulaguntzak jasotzeko aukera izango dute

Bingen Zupiria eta Arantxa Tapia Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan | Argazkia: Irekia Bingen Zupiria eta Arantxa Tapia Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan | Argazkia: Irekia

25 eta 29 urteko gazteei hilero 300 euroko dirulaguntzak eskainiko ditu Eusko Jaurlaritzak sustatutako Emantzipa programak. 53 milioi euroko aurrekontua izango du programak, eta gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian (EHAA).

Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian, Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak gazteen emantzipazioa indartzeko dekretua dela adierazi du. Eskatzaile bakoitzak, bere errenta kontuan harturik, 300 eurorainoko dirulaguntza jasotzeko parada izango du.

Halaber, azterketa demografiko bat egin ostean, laguntza 15.000 gaztek jasotzeko aukera izango dutela neurtu du Jaurlaritzak. “Etxebizitzaren garestitzea Europa osoan areagotzen ari den arazoa da”, Zupiriaren hitzetan, eta batik gazteei eragiten diela nabarmendu du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK