
Bilboko BAT dorrean bildu zituen EnpresaBIDEAk euskal ekosistema ekonomikoko zenbait eragile, ekosistema ikusarazteko eta haren kohesiorako esparru izateko helburuari erantzun asmoz. Topaketa Bizkaiko Foru Aldundiak eta Mondragon taldeak babestu zuten.
Topaketaren muina bi mahai-inguruak izan ziren, hausnartzeko aukera eskaini zutenak: lehenengoak, lurralde-lehiakortasunaren nondik norakoez; bigarrenak, euskarak esparru sozioekonomikoan izan behar duen rolaz. Euskara hizketagai izateaz gain topaketak aukera eskaini zuen ekonomia eta enpresa gaiez euskaraz hitz egiteko, hain zuzen euskararen normalizazioan lagungarri izaten jarraitzeko helburuarekin jaio baitzen EnpresaBIDEA. Ekitaldiaren laburpena, berriz, Onintza Enbeitak egin zuen, bertsotan. Hona hemen bideo bitartezko laburpena:
Bideoaz harago, topaketako argazkiak egiten aritu zen Marisol Ramirez (Foku) eta irudi galeria baten bildu ditugu.
__galeria__