
Bihar hasiko da 2025eko Etekin Ekonomia Topaketen edizio berria. Aurten, iaz egin zen bezala, EAEko hiru hiriburuetan egingo da ekimena: Donostian bihar, Gasteizen ekainaren 18an eta Bilbon urriaren 22an. Saio bakoitzak ordu eta erdi (09:00etatik 10:30era) iraungo du, “gaurkotasunezko gai desberdina jorratuko da sektoreko adituekin”, eta gosaria ere eskainiko da parte-hartzaileen artean iritziak trukatzeko eta “sare profesionalak indartzeko”.
Bigarren edizioaren lehen ekitaldia Donostiako Aquariumean egingo da, non hitzaldia eskainiko duten CAFeko Andres Arrizkorretak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ane Insaustik eta Mondragon Unibertsitateko Lander Belokik. Talentua erakartzeko gakoen gainean mintzatuko da hirukotea, eta haien esperientzia pertsonalak partekatuko dituzte. Oraindik ere irekita dago izena emateko epea.