• EKONOMIA
  • Egun bakarra irauten du merkatuan alokairuko etxebizitzen laurdenak

Egun bakarra irauten du merkatuan alokairuko etxebizitzen laurdenak

Alokairu 'expressak' soilik Gipuzkoan jaitsi dira urtebetean

Bilbo | Argazkia: iStock
Bilbo | Argazkia: iStock
2025eko apirilaren 22a
Eg. 2025eko apirilaren 22a

Idealistak argitaratu duen txostenaren arabera, 2025eko lehen hiruhilekoan egun bakarra baino gutxiago iraun zuen merkatuan lau alokairu etxetatik batek; hau da, etxebizitza iragarri eta hogeita lau ordu baina gutxiago pasatu ziren alokatu arte. Zehazki, hori gertatu zen Nafarroako etxebizitzen %25arekin, Arabakoen %24arekin eta Bizkaiko zein Gipuzkoako alokairuko etxebizitzen %23arekin.

 

2024ko lehen hiruhilekoaren aldean, alokairu expressen kopurua igo egin da Bizkaian (%6), Nafarroan (%4) eta Araban (%2); Gipuzkoan, aldiz, %9 jaitsi da zenbatekoa.

Hiriburuei dagokienez, hogeita lau ordu baino gutxiagotan alokatu dira etxebizitzen %24 Gasteizen eta Iruñean, 2025eko lehen hiruhilekoan. Donostian gauza bera gertatu da eskaintza osoaren %20arekin, eta Bilbon, ordea, %18arekin.