2024ko urrian, urte arteko datuei erreparatuta, etxebizitzen prezioaren hazkundea eman da Hego Euskal Herrian. Izan ere, %6,2 garestitu da etxebizitzen batez besteko prezioa EAEn, eta %5,6 Nafarroan. Hala, metro karratuko prezioa 3.015 eurokoa da EAEn, eta 1.770 eurokoa Nafarroan. Aurreko hilaren aldean ere igo egin dira prezioak Hego Euskal Herrian. Zehazki, %2,4 hazi dira Nafarroan, eta %0,8 EAEn.
EAEko lurralde historikoen datuak aztertuta, aurreko urteko urriaren aldean Bizkaian izan da hazkunderik nabarmenena, %5,7koa, hain zuzen. Araban eta Gipuzkoan %5,4 eta %4,8 igo dira prezioak, hurrenez hurren. Metro karratuaren preziorik altuena Gipuzkoakoarena da, 3.554 euro balio baititu (Espainiako estatuko bigarren probintziarik garestiena); Bizkaian 2.881 euro ordaintzen da batez beste metro karratua; Araban, ordea, 2.357 euro.
Bost urte atzera eginez gero, 2019ko abenduan EAEko batez besteko prezioa 2.559 (gaur egun baino 456 euro merkeagoa) eurokoa zen metro karratuko, eta Nafarroakoa 1.427 eurokoa (gaur egun baino 343 euro merkeagoa).