Etxebizitza turistikoak ezartzeko lizentziak emateari utzi dio Bilboko Udalak

Urtebetez egongo da martxan neurria. Gutxi gorabehera 1.000 etxebizitza turistiko lizentziadun daude Bilbon

1.000 etxebizitza turistiko inguru daude Bilbon | Argazkia: iStock 1.000 etxebizitza turistiko inguru daude Bilbon | Argazkia: iStock

Bilboko Udalak jada ez ditu etxebizitza turistikoak ezartzeko baimenak emango. Erabakia atzo (azaroaren 12an) aurkeztu zuten Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta gaur sartu da indarrean. Debekuak, printzipioz, urtebeteko luzera izango du, Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) aldatzeko lanak bukatu bitartean. Erabilera turistikoko etxebizitzen lizentziak emateari uzteaz gain, erabilera turistikorako etxebizitza partikularretako logelak ezartzeko lizentziak emateari ere utziko dio udalak. Erabakiak hiribildu osoan du eragina.

Gutxi gorabehera, 1.000 etxebizitza turistiko daude egun Bilboko hirian. Kopuru hori lizentzia duten etxebizitzena izanik, etxebizitza turistikoen kopurua handiagoa da, lizentzia ez dutenak kontuan izanda. Bizileku horien gehiena auzo konkretu batzuetan dago, ordea: Zazpikaleetan eta Ibaiondo barrutian kokatzen dira gehiengoak, baita Abando, Indautxu, Uribarri, Begoña eta Deustu-Ibarrekolandan ere, besteak beste. Auzo horietan daude etxebizitza turistikoen %83, Eitb Datak maiatzean argitaratu zituen datuen arabera. Ekologistak Martxan erakundeak eginiko beste ikerketa baten arabera, Bilboko 37 auzoetatik hamaika auzok dituzte bizileku turistikoen %67,1.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK