Europako funtsetatik ia 3 milioi euro lortu ditu EAEk

Lortutako dirutik 1.267 milioi euro kudeatu dituzte autonomia erkidegoek, eta 1.689 milioi, ordea, Espainiako estatuak

Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua | Argazkia: Eusko Jaurlaritza Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua | Argazkia: Eusko Jaurlaritza

EAEk ia 3 milioi euro lortu ditu Europako funtsetatik. Zehazki, 2.965 milioi euro izan dira Berreskuratze eta Erresilientziarako funtsetatik eskuratu direnak. Hala adierazi zuten atzo Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak eta Iñaki Ruiz Ekonomia sailburuordeak.  

Lortutako funts horietatik 1.267 milioi autonomia erkidegoek kudeatu dituzte, Espainiako estatuak esleituta. Azken horrek kudeatu ditu gainerako 1.689 milioi euroak. Diru kopuru osotik %44 enpresa txikiek eta ertainek jaso dute, eta %29 enpresa handiek (%43 ABEE aldi baterako enpresa elkarteak gehituta).

Ekonomia sailetik adierazi dute funts horiek aukera emango dutela 2021-2024 aldian “euskal ekonomiaren BPGa %2,1 handiagoa” izatea, eta hori Europako funtsik gabe ezinezkoa litzatekeela. Gogorarazi dute EAE Espainiako estatuko buru dela funtsen egikaritzeari dagokionez, %71,8ko betearazpena baitu, eta lehendakariordeak honakoa gehitu du: “Hain ondo eta hain azkar gauzatzen dugu, non beste administrazio batzuek egin ez dituzten deialdiak berriro ateratzen direnean, berriro ere aukera dugun”. Hain zuzen, Espainiako estatuko betearazteko tasaren batez bestekoa %57,5ekoa da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK