Alokairuko etxebizitzen prezioa %10 inguru igo da urtebetean Hego Euskal Herrian

Metro karratuaren kostua garestia da, batik bat, Gipuzkoan: 19,22 euro balio du

Etxebizitzak | Argazkia: Europa Press Etxebizitzak | Argazkia: Europa Press

Fotocasak argitaratutako txostenaren arabera, azaroan igo egin da Hego Euskal Herriko alokairuko etxebizitzen prezioa. Zehazki, 2023ko azaroaren aldean, %10,2 eta %10,1 garestiagoak dira etxebizitzak EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren. Hala, Espainiako estatuko laugarren autonomia erkidego garestiena litzateke EAE, batez besteko 16,75 euro metro karratuko kostuarekin (Madril, Katalunia, eta Balearrak dira garestiagoak). Nafarroari zazpigarren postua egokitu zaio, metro karratuko batez besteko 12,13 euroko kostua baitu.

Lurraldeka, alokairuko etxebizitzen prezioa Gipuzkoan hazi da gehien urte artean, %15,4; Bizkaian ere %7,3 handitu dira prezioak. Kontrara, Araban egun prezioak baxuagoak dira orain dela urtebete baino, %12,1eko beherakada izan baita. Metro karratuko Gipuzkoan ordaintzen da gehien, hots, 19,22 euro; Bizkaian 15,14 eurotan dago metro karratua, eta Araban 10,57 eurotan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK