Fukushimako (Japonia) ordezkaritza batek bisita egin du Euskal Herrira. Izan ere, 2019. urtean Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatu zuen Asiako herrialdearekin, Elkar Ulertzeko Memoranduma (MOU) izenekoa, bi gobernuen arteko lankidetza sustatzeko helburuarekin. Bi herrialdeek hainbat arlotako proiektuak partekatzen dituzte akordioaren bidez, hala nola: energia berriztagarriari, efizientziari, biltegiratze energetikoari, bioteknologiari eta digitalizazioan oinarritutako 4.0 industriari lotutakoak.
Gaur egingo duten bisitaren bitartez, Euskadi-Fukushima MOUren garapenean aurrerapausoak eman nahi dira; horretarako, japoniar ordezkariek zuzenean ezagutu dituzte tokiko hainbat sozietate publiko, enpresa eta proiektu estrategiko. Lehenik eta behin, Basque Trade & Investment sozietate publikoa ezagutuko dute, zeinak lurraldeko enpresen nazioartekotzean egiten duten lan. Ondoren, María Fernándezekin elkartuko dira, Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoko Ekonomia Zirkularreko zuzendariarekin; hark aurkeztuko die Circular Thing, Euskadi Ekonomia Zirkularrerantz ekimena. Energy Intelligence Center (EIC) eta Saitec ere ezagutuko dituzte; lehenengokoek energia, industria eta mugikortasunaren sektoreak deskarbonizatzeko prozesuetaan egiten dute lan, eta bigarrena, ordea, ingeniaritzako enpresa da.
Fukushimaz gain, Jaurlaritzak beste akordio bat du Japoniako Mie prefektuarekin. Azken hitzarmen hori 2018. urtean sinatu zen, Fukushimakoaren antzera, Euskal Autonomia Erkidegoko industria 4.0 eta bioteknologiaren arloetako estrategia partekatzeko eta lankidetza sustatzeko helburuarekin.