Prestakuntza ziklo berri bat antolatu du Barakaldoko Gazte Bulegoak, zehazki, gazteen emantzipazioa sustatzeko. Ziklo honen helburua da, Nerea Cantero Barakaldoko Udaleko Gazteria eta Kultura zinegotziak azaldu duenez, doako bederatzi saio eskaintzea, etxeko ekonomiaren, autonomiarako gaitasunen garapenaren eta finantza gaien ingurukoak. Zinegotziak gehitu du 18 eta 35 urte arteko gazteei zuzendutako saioak direla, doakoak, eta aurrez izena ematea beharrezkoa dela (Gazte Bulegoko telefonora deituta, Whatsappez, edota posta elektronikoz). Lehenengo saioa, gaur, urriaren 9an egingo da, eta gainerakoak 2024-2025 ikasturteko lehen hiruhilekoan izango dira.
Gazteen iritzi eta proposamenak entzun dira saioak antolatzeko, eta programazioan gai horiek jasotzen saiatu dira, eta hala adierazi du Canterok: "Beraiek dira beren kezkak, gehiago sakondu nahi dituzten gaiak eta independizatzeko orduan seguruago sentitzeko jaso nahi dituzten ikastaroak planteatzen dizkigutenak".