Gazteen Emantzipaziorako Bulegoa irekiko da Gasteizen

16 eta 34 urte artekoei informazioa eskaintzeko sortu da bulegoa, eta orientazio pertsonalizaturako aukera izango dute gazteek

Emantzipaziorako Bulegoa | Argazkia: Gasteizko Udala Emantzipaziorako Bulegoa | Argazkia: Gasteizko Udala

Gazteei zuzendutako Emantzipaziorako Bulegoa irekiko da Gasteizen, gaur, astelehenean. Gazteei laguntza eskaintzea izango da bulegoaren funtsa, etxebizitza baten sarbide prozesurako orientazio pertsonalizatua eskainita. 16 eta 34 urte arteko pertsonei bideratutako ekimena da, eta interesdunek aukera edukiko dute emantzipazio prozesuarekin lotutako informazioa jasotzeko, baita enpleguarekin, prestakuntzarekin eta nazioarteko mugikortasunarekin laguntza edukitzeko ere.

Maider Etxebarria Gasteizko alkateak adierazi du legealdirako finkatutako konpromiso bat bete dutela bulegoa martxan jartzean, eta gehitu du bulegoan eskainitako informazioak balio izango duela “emantzipaziorako beharrezko izapidetzeak errazten laguntzeko”. Gazteen emantzipazioa lortzeko gainerako baliabideekin koordinatuko da Emantzipaziorako Bulegoa (Prestakuntza Unitatearekin eta Enplegu Unitatearekin, esaterako). Hitzordua aurrez eskatu beharko da, telefonoz zein aurrez aurre.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK