Gerrarako prestatzen

Europak %13 handitu du gastu militarra, azken 30 urteetako ehunekorik handiena

Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea, Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidentearekin eta Europako Kontseiluko presidentearekin batera | Argazkia: Charles Michel / ACN Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea, Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidentearekin eta Europako Kontseiluko presidentearekin batera | Argazkia: Charles Michel / ACN

"Jendeak ez du gerrarik nahi eta hura onar dezaten engainatu eta manipulatu egin behar dira". Horixe da Julian Assange Wikileaksen sortzaileari egotzitako esaldietako bat, Estatu Batuek jazarritako kazetaria, herritarrek jakiteko eskubidea duten informazioak argitaratzeagatik.

Orain, egungo lider europarrek defentsan gehiago inbertitu behar dugula esaten digute, eta kontinentean gerra berri bat egon daitekeela ohartarazten digute, Errusiaren mehatxupean. Aitzitik, Errusia NATOko herrialde guztiei aurre egiten ausartuko dela sinestea zaila da, Ukrainarekin izandako bi urteko gerran Kievera iristea lortu ez duenean.

Nolanahi ere, Europar Batasuneko eta NATOko agintarien adierazpenak ekintzekin lagunduta doaz, zifrek adierazten baitute Europa inoiz ez bezala militarizatzen ari dela. Stockholmeko Bakearen Ikerketarako Nazioarteko Institutuaren (SIPRI) datuen arabera, Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik, Europak %13 handitzen du urtero gastu militarra, azken 30 urteetako ehunekorik handiena, eta 345 mila milioi dolarreko zifra du guztira, gerra hotzaren garaitik ezagutzen ez den zifra.

Zifrek adierazten dute Europa inoiz ez bezala militarizatzen ari dela

Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak agintaldia errepikatu nahi du ekainaren 9ko Europako hauteskundeen ostean, eta EBren Defentsarako Industria Estrategia berria iragarri du. Planak "Defentsa Industriako Programa Europarra" (EDIP), barne hartzen du, 1.500 milioi euroko sarrera izango lukeena. Gainera, lehen aldiz, industria eta agintari militarrak inplikatzen dituzte erabaki politikoak hartzeko.

Horrek guztiak hautsi egiten du Europako iraganarekin, non helburuak bakea eta BPGren zati handi bat kulturaren eta biztanleriaren garapenaren aldeko proiektu zibiletan inbertitzea ziren. Estatu Batuek Europak defentsan gehiago gasta dezan egindako presio indartsu eta historikoak fruituak ematen dituztela ikusi dute. Donald Trumpek presidentetzarako hauteskundeak irabazten baditu, kanpainan zehar argi utzi du presioarekin jarraituko duela.

Politika belizista eta "antierrrusiarra" Europar Batasuneko buruzagien artean ezarri dela ikusi dugu. Orain defentsako aurrekontua handitzeko presioa egiten zaie herrialdeei, eta EBko dirua armagileengana erraz iristeko mekanismo berriak onartzen dira. Hauek dira gaur egun ditugun gatazka armatuen benetako onuradunak eta etorkizunean ere hala izango da, EBren segurtasun-politika horrek gerra gehiagorako bidea errazten baitu.

Ukraina inbaditu zenetik, armamentu enpresen balioa izugarri igo da burtsan

Ukraina inbaditu zenetik, armamentu enpresen balioa izugarri igo da burtsan. Munizioak egiten dituen Rheinmetal alemaniarraren akzioak %430 igo dira eta %89 Thales multinazional frantziarrarenak, bai defentsan bai segurtasun digitalean Europako lider teknologikoarenak. Hala, Espainiako Thales dibisioko presidenteak, Jesus Sánchez Bargosek, 2023a 300 milioi euroko eskaerekin itxi zutela azaldu du.

Era berean, Miguel Urban Podemoseko eurodiputatuaren ustez, "Europako eliteek gerrarako prestatzen gaituzte", eta "unea iristen denerako prest daude". Komunikabideek lagunduta egiten dute, eta mezu belizistak hedatzen dituzte. Herritarren zerbitzura daudela eta herritarrei ez zaiela batere interesatzen gerra ahazten dute, Ukrainan eta Gazan eragindako giza hondamendi eta kalte materialean ikusten dugun bezala. Bakearen ikuspegia sartu beharko litzateke informazio hauetan.

Nola iritsi dira hona hogeita hamar urte baino gehiagoz Errusiarekin gatazkak saihesteko estrategia gisa bakea eta harremanak landu dituzten herrialdeak? Nork eta zerk eraman du gure kontinentea egoera arriskutsu honetara? Zergatik ez dute gure agintariek elkarrizketaren eta negoziazioaren alde egin Ukrainaren inbasioaren aurretik eta bitartean? Zergatik utzi dute potentzia nuklear handian duen Errusiarekin harremanak etengabe apurtzen?

europapress 4268971 handout 23 february 2022 russia moscow russian president vladimir putin 11 640x380
Vladimir Putin Errusiako presidentea | Argazkia: Europa Press

Europar Batasunak bere herritarren interesak Estatu Batuen kanpo-politikaren eskakizunen mende jarri ditu. Europar Batasuna zuzentzen duten eliteek, sozialdemokratekin aliatutako neoliberalek, Ipar Amerikako belatz ultrakontserbadoreen eta neoliberalen politika belizista eta "anti-errusiarra" bereganatu dute. Horiek aspalditik kontrolatzen dute Estatu Batuen atzerri- eta defentsa-politika, bai gobernu demokratetan, bai errepublikarretan, eta ikusi dugu nola defendatzen duten esku-hartze militarra beren merkatuak zabaltzeko.

Europar Batasuneko agintariak haien atzetik joateko konbentzitu dituzten belatz amerikarrak gerra amaigabearen aldekoak dira, eta Estatu Batuak munduko lehen potentzia bakar gisa mantentzeko esku hartzearen aldekoak.

Ez dute onartuko Errusiak eta, batez ere, Txinak beren nagusitasuna mehatxatzea. Mugimendu belizista eta interbentzionista horiek AEBetako armamentu enpresa handien finantzaketa eskuzabala jasotzen dute, Europako herrialdeek erosten dituzten armen erdia baino gehiago hornitzen dituzten enpresa berberena, alegia.

Errusiak Ukraina inbaditu zuenean, Europak Errusiaren aurkako zigor ekonomikoen politikan parte hartu zuen, Washingtonek diseinatua. Helburua Errusia isolatzea zen, bere ekonomia ahultzea eta, ondorioz, Vladimir Putin Errusiako presidentearen kontrako estatu-kolpea eragitea. Horrela, uste zen errusiarrak hondoratu egingo zirela, Ukrainako gerra galduko zutela, eta Errusia AEBren eraginpean geratuko zela.

Bi urte geroago, helburu horiek porrot egin dute, eta mundua leku arriskutsuagoa da. Errusiak ez du Ukrainako gerra galtzen, nahiz eta Europak eta Estatu Batuek milaka milioi inbertitu dituzten. Errusiatik isolatu diren bakarrak amerikarrak eta europarrak dira, Moskuk harremanak areagotu dituelako munduko gainerako herrialdeekin: Txina, India, Afrikako herrialdeak eta Hego Amerikakoak. Errusiako ekonomia ere ez da hondoratu, Nazioarteko Diru Funtsa, susmagarri ez den erakunde baten azken kalkuluek erakusten dutenez.

Errusiak ez du Ukrainako gerra galtzen, Europak eta Estatu Batuek milaka milioi inbertitu dituzten arren

NDFren arabera, 2024an Eurogunea %0,9 haziko da, eta Errusiaren hazkundea, berriz, %2,6; hau da, Errusiak zigorrak ezarri dizkioten Europako herrialdeek baino hiru aldiz hazkunde ekonomiko handiagoa izango du. Nazioarteko Diru Funtsaren kalkuluen arabera, Errusiaren aurkako zigorren politika europarra Europako ekonomiaren eta ongizatearen aurkakoa bihurtu da.

Ukraina, Europako aletegia, erdi suntsituta dago. Errusiarekin zituen lotura komertzial eta ekonomiko ugarien hausturak kalte handiak eragin dizkie Europako ekonomiari eta industriari, bai enpresa handi eta txikiei, bai herritar arruntei ere. Alemania, Europaren motor ekonomikoa, atzeralditik pauso batera dago. Gogora dezagun europarrentzat askoz merkeagoa zela gas errusiarra inportatzea orain Estatu Batuetatik ekartzea baino.

ucrai na help 11 640x380
Ukrainaren aldeko manifestariak

EBk onartutako hamalau zigor paketeak Errusiarekin ez negoziatzeko aitzakia baino ez direla argi geratu da. Europako agintariek ez diete jaramonik egin Ukrainako gatazkari amaiera emateko sortu diren bake-proposamen guztiei, eta gerra aukeratu dute, orain arte alferrikakoa izan dena Ukrainako arazoa konpontzeko, zeinak urteetan zehar sortu den eta egungo inbasio beldurgarri eta gaitzesgarria ekarri duen.

Errusiak Ukraina bere eragin-eremuaren barruan hartu izan du beti, eta ez zuen Moskura minutu gutxiren buruan irits zitezkeen armekin osatutako NATOren troparik nahi. Estatu Batuek ere ez lukete horrelako armarik nahiko beren etxetik gertu, baina hori jakinda ere, Ukraina NATOren barruan sartzeko presioa egin zuten. Ez zitzaien batere axola Errusiak nola erreakzionatuko zuen, ez eta Europari nolako kaltea egingo zion ere.

Gerra hain odoltsu eta suntsitzaile batetik bi urte igaro ondoren, ikus daiteke Ukrainak ez dituela errusiarrak bere lurraldetik botako, NATOren tropen laguntzarekin ez bada. Macron, iradokitzera ausartu den urrats honen ondorioak gizateriaren etorkizunerako katastrofikoak izan daitezkeela iradokitzera ausartu da Macron, Errusiak potentzia nuklear izaten jarraitzen baitu.

Gudu-zelaiko egoera eta mehatxatzen gaituen arrisku nuklearra kontuan hartuta, agintari europarrek egin dezaketen gauzarik zentzuzkoena Ukrainari errusiarrekin bake-akordio bat negoziatzen laguntzea da, lehenago edo geroago saihestezina izango dena. Zenbat eta lehenago egin, orduan eta hildako eta sufrimendu gehiago aurreztuko ditugu. Edo, agian, armamentu-enpresekin hartutako konpromisoek eragotzi egiten diete Europari bakearen alde konprometitzea?

Ekainaren 9an botoa ematera joango gara Europar Batasunean izango dugun ordezkaritza berria aukeratzeko. Hori egiten dugunean, azken urteotan Europatik egin diren politika belizistak herritarroi interesatzen zaizkigun baloratu beharko genuke. Edo, aitzitik, hobe litzateke Europak dituen benetako arazoei aurre egingo dieten alderdiak aukeratzea: klima-aldaketa, immigrazioa, desberdintasun soziala edo askatasunen galera.

Artikulu hau VIA Empresa hedabiderako idatzi da, eta bertatik itzuli eta egokitu da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK