Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzeko dirulaguntzak onartu ditu Diputatuen Kontseiluak. Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.640.000 milioi eurorekin enpresen trantsizio ekologikoa bultzatuko du.
Irune Berasaluze, foru bozeramailearen esanetan, "gure sare ekonomikoa eraldatzen eta sektore ekonomiko desberdinetako enpresak egokitzen lagundu nahi dugu, batez ere ETEak, Plan Estrategikoaren bi zutabe nagusirekin bat etorriz: aukera berriak sortuko dituen ekonomia izatea eta ongizate integralaren aldeko apustua egitea".
Laguntzek hiru lan-ildo dituzte: enpresetan trantsizio ekologikoa sustatzeko proiektuak (865.000 euro); bizialdi osoko ikaskuntzarako sisteman pertsonen trebetasun eta gaitasun ekologikoak sustatzeko proiektuak (300.000 euro); eta Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan eraldaketa ekologikorako ezagutza sortu, transferitu eta partekatzeko proiektuak (475.000 euro).
Lehenengo laguntzak enpresa, enpresa-elkarte, federazio, kluster eta erakunde sindikalek jaso ditzakete. Bigarrenak unibertsitatetik kanpoko hezkuntza-sistemako ikastetxeek, prestakuntza-erakundeen elkarteek eta Gipuzkoako unibertsitateek. Eta hirugarrenak I+G+b-ko erakundeak eta arlo horretan espezializatutako zerbitzu aurreratuen enpresei bideratuta daude.
Eskaerak aurkezteko epea bihar hasiko da eta 2024ko uztailaren 3an amaituko da.