
Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresak sortu eta garatzeko dirulaguntza jarri du martxan eta guztira 1.874.200 euro bideratuko ditu.
Irune Berasaluze foru bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez, deialdi hau hiru laguntza-ildotan banatzen da: enpresa sortzeko prozesuan dauden enpresa-proiektuei laguntzea, Txekin deiturikoa, 175.000 eurorekin; emakumeek sustatutako enpresa-proiektuei laguntzea, Emekin, 291.200 eurorekin; eta oinarri teknologikoko enpresak edo berritzaileak sortzeko laguntza, Txekintek-Barnetekin, 1.408.000 eurorekin.
Berasaluzeren esanetan, laguntza horiek hiru helburu nagusi dituzte. Batetik, "enpresen barne ekintzailetza sendotzea, lehiakortasuna indartzea, negozio-aukera berriak sortzeko", eta, bestetik, "ekintzailetza aurreratua indartzea".
Gogorarazi duenez, iaz 237 enpresa sortu ziren deialdi honen babesarekin, eta horietatik 106 emakumeek sustatutakoak izan ziren.