Gizarte-ekonomia lantzeko ASETT zentroa aurkeztu dute Donostian

Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank (ASETT) inauguratu da gaur Donostian; Mikel Torres lehendakariordeak adierazi du “kalitatezko enplegua sortuko” duela

ASETT zentroaren aurkezpen ekitaldia | Argazkia: Europa Press ASETT zentroaren aurkezpen ekitaldia | Argazkia: Europa Press

Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank (ASETT) hubak, gaur Donostian inauguratu denak, helburu du EAE gizarte-ekonomian munduko erreferente gisa kokatzea. Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko Lan ministroaren arabera, gunea "paregabea" da gizarte bidezkoagoa eta feministagoa sustatzeko.

ASSET “bokazio globalarekin” sortu dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak, "Espainiako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Europar Batasunaren arteko lankidetzaren bitartez eta sektore kooperatiboaren laguntza erabakigarriak bultzatuta”; hainbat erakunde publiko eta pribatuk finantzatzen dute.

ASETT Gizarte Ekonomiaren eta Zainketen Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektuaren (PERTE ESyC) parte da, eta, Diazen arabera, proiektuak Espainiako Estatuko BPGren %10 ordezkatzen du. Ministroak gaineratu du aholku-batzordea sortuko dela, zeinak gizarte-ekonomiako adituak bilduko dituen.

Bestalde, Mikel Torres lehendakariordeak adierazi du zentroak “kalitatezko enplegua” sortuko duela, unibertsitateak, enpresak eta nazioarteko sareak integratuta. Hala, ekintzailetza kooperatiboa, etekinen banaketa eta berrikuntza sustatuko ditu, jasangarritasuna eta inklusioa bezalako balioak uztartuta.

Azkenik, Eneko Goia Donostiako alkateak azpimarratu du ASETTek Europako erreferente izateko bokazioa duela, eta gogorarazi du hiriak esperientzia handia duela gizarte-ekimenetan. Gainera, iragarri dutenez, maiatzean nazioarteko topaketa egingo da Kursaalen (Donostia), EAE gizarte-ekonomiaren "epizentro" gisa sendotzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK