• EKONOMIA
  • Erretiro-pentsioa 1.828 eurokoa da EAEn eta 1.682 eurokoa Nafarroan

Erretiro-pentsioa 1.828 eurokoa da EAEn eta 1.682 eurokoa Nafarroan

Orotara, 2024ko otsailean 582.550 pentsiodun zeuden EAEn eta 146.540 Nafarroan

Espainiako Estatuko pentsio altuenak dira EAEkoak | Argazkia: iStock
Espainiako Estatuko pentsio altuenak dira EAEkoak | Argazkia: iStock
2025eko otsailaren 25a
Eg. 2025eko otsailaren 25a

Espainiako Estatuko Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak pentsioei buruzko informazioa argitaratu du, 2024ko otsaileko datuak erreferentzia izanik. Batez besteko pentsioa (erretiroa, ezintasun iraunkorra, alarguntasuna… biltzen dituenak) 1.610,83 eurokoa izan da EAEn eta pixka bat baxuagoa, 1.496,29 eurokoa, Nafarroan. Espainiako Estatuaren aldean, EAEko batez bestekoa da altuena, eta, aldiz, Nafarroako pentsioak laugarren handienak dira.

 

Pentsio motak aztertuta, erretiro-pentsioen batez bestekoa izaten da altuena, eta Hego Euskal Herriaren kasuan honakoak dira datuak: Bizkaian 1.862,02 euro, Araban 1.844,68 euro, Gipuzkoan 1.773,09 euro eta Nafarroan 1.682,39 euro. EAEko batez bestekoa 1.828,67 eurokoa da.

Alarguntza-pentsioak baxuagoak izan ohi dira. 2024ko otsailean Bizkaian 1.145,14 eurokoak izan dira, 1.115,85 eurokoak Araban, 1.097,29 eurokoak Gipuzkoan, eta 1.028,63 eurokoak Nafarroan. Hala, EAEko batez besteko alarguntza-pentsioa 1.125,80 eurokoa da.

 

Bestalde, ezintasun iraunkorra dutenen pentsioa ere argitaratu du ministerioak. Zifra altuena Gipuzkoakoa izan da 1.573,10 eurorekin; Arabakoa 1.519,61 eurotan zenbatetsi da, Bizkaikoa 1.503,62 eurotan eta Nafarroakoa 1.431,93 eurotan. EAEko batez bestekoa 1.527,06 eurokoa litzateke.

Pentsiodunen kopuruari dagokionez, 2024ko otsailean 582.550 izan dira EAEn eta 146.540 Nafarroan.