Historiako urtarrilik onena izan du Loiuko aireportuak

380.331 bidaiari igaro dira aireportutik, 2023ko epe berean baino %11,9 gehiago

Argazkia: Europa Press Argazkia: Europa Press

Euskal aireportuek iazko sasoi onari eutsi eta urtea inoiz baino hobeto hasi dutela dirudi. Pasa den urtarrilean 380.331 bidaiari jaso zituen Loiuko aireportuak, 2023ko epe berean baino %11,9. Bilboko aireportuak bere historian izan duen urtarrilik jendetsuena izan da.

Aenak azaldu duenez, “nazioarteko nahiz estatuko hegaldiak nabarmen hazi dira”. Zehazki, Espainiako estatuan egindako bidaietan 251.086 bidaiari izan dira, iazko epe berean baino %9,8 gehiago. Naziorteko bidaiei dagokienez, %16,3 hazi dira, 128.150 bidaiari izan dituztelarik.

Denera, 3.257 lurreratze eta aireratze egin dira urtarrilean, 2023ko hilabete berean baino %3,9 gehiago.

Informazio gehiago
Hegaldiak datuetan: zifra errekorrak euskal aireportuetan
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK