Iaz baino %33 hegaluze gutxiago arrantzatu da aurten

Amaitu da hegaluzea harrapatzeko kanpaina, eta Kofradia-Itsas Etxeak azaldu du hegaluzearen kuotaren erdia (%51,5) harrapatu dutela aurten

Hegaluzea | Argazkia: Kofradia Itsas Etxea Hegaluzea | Argazkia: Kofradia Itsas Etxea

Baxurako hegaluzearen kanpaina bukatu da, eta emaitzak ez dira bereziki positiboak izan, Itsas Kofradiak emandako datuen arabera. Izan ere, hegaluzearen harrapaketa %33 jaitsi da Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldean, aurreko urtearen aldean, eta kuotaren guztizko kontsumoa %51,5ekoa izan da. 24.000.000 kiloko kuota zuten aurten arrantzaleek, iaz, aldiz, 18.600.000ekoa. Hala, hegaluze gutxiago egon denez, 2024ko prezioak gora egin du (4,18 euro kiloko), aurreko urtearekin alderatuta.

Kanpaina maiatzean hasi zen, eta urriaren amaieran bukatu da. Hasieran urte itxaropentsua zela aurreikusi zen arren, emaitzak ez dira horren positiboak izan. Harrapaketa nagusiak uztailaren 10ean hasi eta 22an amaitu ziren, eta, geroztik, arraina kostetatik urruntzen joan da.

Hegaluzearen kostera amaituta, artisau arrantzako ontzi txikien flota hasi da jada bestelako arrantza motak egiten, eta batzuk algetan ere ari dira. Inguraketa flotari dagokionez, sardina arrantzan ere ari dira. Badira arrantza urtea amaitu dutela erabaki dutenak ere.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK