
Idealista etxeak argitaratutako datuen arabera, nabarmen igo da etxebizitzen prezioa Hego Euskal Herrian 2024. urtean. EAEn, metro karratuko batez beste 3.076 euro ordaindu ziren 2024ko abenduan, eta Nafarroan 1.795 euro. Horrek esan nahi du, urtebetean %7,4 hazi direla prezioak EAEn, eta %6,4 Nafarroan.
Are gehiago, Donostia da gaur egun Espainiako estatuko lurralderik garestiena etxebizitzari dagokionez, metro karratuko 5.681 euro ordaintzen baitira, 2023an baino %5,9 gehiago. Datu horrek Madril, Bartzelona eta Bilbo baino garestiagoa izatera eraman du Gipuzkoako hiriburua.
Gasteizen, Bilbon eta Iruñean ere hazkunderako joera izan da, %7,9ko, %7,7ko eta %6,0ko igoerarekin, hurrenez hurren. Hala, batez beste, hurrenkera bera jarraituta, 2.718 euro, 3.491 euro eta 2.827 euro ordaintzen dira metro karratuko Hego Euskal Herriko hiriburuetan.