IKT sektorearen negozio-zifra 4.921 milioi eurokoa izan zen 2022an

2010az geroztik, IKT sektorean sartutako enpresen kopurua %34,7 hazi da

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak (IKT) 4.921 milioi euroko negozio zifra lortu zuen 2022an. Eustatek kaleratutako datuen arabera, 1.845 milioiko balio erantsia lortu zuen, guztizkoaren %2,4 eta 2021an baino hiru hamarren gehiago. Era berean, horrek 2.816 enpresa izatea ekarri zuen, 26.625 lanposturekin, euskal ekonomia osoaren %1,9 eta %2,4, hurrenez hurren.

2010az geroztik, IKT sektorean murgildutako enpresen kopurua %34,7 hazi da, eta lanpostuak, berriz, %19,8. Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia esparrua EAEko enpresa guztien %1,9 baino ez da, baina ikerkuntza eta garapena (I+G) egiten duten enpresen %14,4 biltzen du, denera 115,7 milioi euro. Halaber, 2022an I+G sektorean 1.790 langile aritu ziren, eta horietatik %23,9 (428) emakumeak izan ziren.

Berrikuntzari dagokionez, 2022an, IKT sektoreko enpresen %33,5 berritzaileak izan ziren. Berrikuntza-jardueretan egindako gastuari dagokionez, IKT konpainiek 425,6 milioi euro bideratu zituzten. Gastu horretatik, 32 milioi euro 10 langile edo gehiagoko establezimenduei dagozkie, hau da, tamaina horretako enpresek gastatutako guztizkoaren %11,2.

Interneten erabileraren kasuan, IKT teknologiena oso hedatuta dago sektore horretako enpresen artean, %99,7ak erabiltzen baitu. Era berean, IKT sektoreko webguneak %72,2 dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK