Industria berriaren Spri hiztegia eskuragarri EnpresaBIDEAn

Indeus Industriaren Euskal Plataformak garatutako hiztegi espezializatua da, eta 918 kontzeptu biltzen ditu. Etengabe hitz berriak sortzen dituen industrian, euskararen normalizazio prozesuan laguntzea du helburu

Argazkia: Indeus Argazkia: Indeus

Ekonomiaz, eta zehazki industriaz, euskaraz ere egin daitekeelako, EnpresaBIDEAn industria gaien inguruko hiztegia eskaini nahi diegu gure irakurleei. Hala, eskuragarri da jada gure webgunean industria berriaren Spri hiztegia, Indeus Industriaren Euskal Plataformak garatuta. Euskararen normalizazio bidean lagundu nahi du hiztegiak, industria arloko kontzeptu, terminologia eta hitzak hedatuz. Izan ere, badira industria arloan gaztelaniaz soilik dakizkigun hitzak.

Indeusen sorrerarekin batera erabaki zuen Sprik industria sektorearen alderdirik aurreratuenari dagokion hiztegi espezializatua egitea, etengabe kontzeptu berriak sortu eta zaharrak eguneratzen ari den sektorea delako. Helburua, Industria berriari buruzko oinarrizko terminologia fidagarri, landu eta eguneratua eskaintzea izan da, modu zehatz eta argian.

Hiztegiak bere lehen kontzeptuak argitaratu zituenetik hona bost urte pasa direnean, 918 kontzeptu biltzen ditu, kontzeptu guztiek euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko ordainak dituztelarik, guztira 3.814 termino. Halaber, bosgarren urteurrena baliatuz, Industria Berriaren Hiztegiak diseinu berria estreinatu du.

Badakizu zer esan nahi duen alegiazko errealitateak? Aingeru inbertitzaileak? Edo helektrohigadurak? Hemen kontsulta dezakezu:
 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK