2024an behera egin zuen industriaren fakturazioak Hego Euskal Herrian

Batez beste, %5eko jaitsiera izan zen EAEn, eta %1,6koa Nafarroan

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Industria fakturazioak beheranzko bidean jarraitu zuen iaz. Inon baino jaitsiera nabarmenagoa izan zen EAEko industrian, fakturazioaren batez besteko %5eko jaitsierarekin. Nafarroakoa ere zifra negatiboa izan zen, 2023. urtean baino %1,6 txikiagoa.

2024ko abenduko datuei dagokienez, Nafarroan beheratu zen industriaren fakturazioa nabarmen, hots, %6,0; EAEn, zenbatekoa txikitu zen arren, ez zen horrenbesterako izan, %1,6 jaitsi baitzen. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK