Industria prezioak %6,5 jaitsi dira urtebetean

Energia elektrikoaren, gasaren eta lurrunaren prezioak izan dira gehien jaitsi direnak

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren prezioek %2,2 egin dute behera martxoan aurreko hilaren aldean. Hala, urte arteko tasa %6,5ekoa da, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakinarazitako azken datuen arabera.

Azterketa zehatzagoa eginda, eta sektoreen arabera banatuta, ikus genezake energia elektrikoaren, gasaren eta lurrunaren prezioak izan direla gehien jaitsi direnak, %15,8 osailarekin alderatuta, eta %38,9 iazko epe berarekin konparatuta. Baita ere, zuraren, paperaren eta arte grafikoen industria %6,9 apaldu da iazko martxoarekin alderatuz.

Aldiz, otsailetik martxora prezioen gorakada izan duten sektoreak hauek izan dira: erauzketa industria, %3,9 eta garraio materialaren fabrikazioa, %1,3. Urte artekoari begiratuz gero, hazkunde handienak erauzketa industrian %8,9koa eta ehungintza industria %7,6 izan dira. Energia prezioek, aldiz, iazko otsailaren aldean %7,7ko jaitsiera izan dute. 

Kontsumo ondasunen prezioak %0,7 jaitsi dira, kontsumo ondasun ez iraunkorren prezioak %0,8 jaitsi direlako eta kontsumo ondasun iraunkorren prezioak %0,3 igo direlako. Bestalde, bitarteko ondasunen prezioak %1,1 jaitsi dira, eta ekipo ondasunenak, berriz, %0,6 igo dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK