• EKONOMIA
  • Industria prezioek goranzko bidean jarraitu dute martxoan Hego Euskal Herrian

Industria prezioek goranzko bidean jarraitu dute martxoan Hego Euskal Herrian

Batik bat energiaren prezioek egin dute gora Nafarroan: %51,7

Otsailean baino baxuagoak izan dira industria prezioak | Argazkia: iStock
Otsailean baino baxuagoak izan dira industria prezioak | Argazkia: iStock
2025eko apirilaren 24a
Eg. 2025eko apirilaren 24a

Industria prezioak aurreko urtean baino altuagoak dira Hego Euskal Herrian, martxoko datuak oinarri izanik. Zehatz-mehatz, %8,0 eta %1,7 handitu dira prezioak, hurrenez hurren, Nafarroan eta EAEn, aurreko urteko martxoaren aldean. Aldiz, otsaileko industria prezioekin konparatuta, zertxobait baxuagoak izan dira: %3,6 jaitsi dira Nafarroan, eta %0,7 EAEn. Datuok Eustatek (atzo) eta Nastatek (gaur) argitaratu dituzte.

 

Industria sektore handien arabera sailkatuta, eta aurreko urteko epe beraren aldean, prezioak igo egin dira ia kasu guztietan. Kontsumo ondasunen prezioak %2,5 hazi dira Nafarroan eta %2,1 EAEn; ekipo ondasunenak %1,6 Nafarroan eta %3,1 EAEn; bitarteko ondasunen prezioak ere altuagoak izan dira, %0,2 Nafarroaren kasuan eta %1,8 EAEren kasuan. Portaera, oro har, berbera izan den arren Hego Euskal Herrian, energiari dagokionez datuak bestelakoak izan dira: urtebetean %1,1 beheratu dira prezioak EAEn, baina, adi, %51,7 handitu dira Nafarroan.