
Irache Echeberría nafarrak irabazi du Caixabanken Emakume Profesional Autonomoaren saria, Espainiako estatuko ekintzaile onenarena, alegia. Nekazaritza eta abeltzaintza ustiapen proiektuan esnetarako ardi-aziendan zentratu da, eta horrexegatik lortu du saria. Epaimahaiak Echeverríaren lan enpresariala eta haren ibilbide profesionala saritu nahi izan ditu
Hala, sarituak hainbat abantaila edukiko ditu: batetik, 6.000 euro jasoko ditu prestakuntza pertsonala zein laborala garatzeko ekimenetan parte hartzeko; bestetik, Founderz negozio eskola digitalean online master bat egiteko aukera izango du, adimen artifizialari eta berrikuntzari buruzkoa; eta, azkenik, bere marka sustatuko dute Langile Autonomoen Elkartearen komunikazio kanaletan.
Irabazlea ingeniari agronomoa da, eta doktorea bioteknologian. Abeltzain lanak egiteaz gain ikertzailea ere bada Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusian (CSIC gazteleraz). Gaur egun UPNA Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle lanetan ari da. Haren esanetan “ikerketaren eta ikasketen mundua gerturatu nahi du abeltzaintzaren eta enpresen mundura”.