Irailean %3,8 igo da bigarren eskuko autoen prezioa EAEn

Batez besteko prezioa 12.763 eurokoa da Espainiako estatuan, EAEkoa 12.596 eurokoa den bitartean

Zortzi urte baino gehiago dituzten autoak 10.466 eurotan saldu dira | Argazkia: iStock Zortzi urte baino gehiago dituzten autoak 10.466 eurotan saldu dira | Argazkia: iStock

Bigarren eskuko turismoen prezioak %3,8 egin du gora EAEn 2024ko irailean, urte arteko datuak erreparatuta. Hala, batez besteko prezioa 12.596 euroan kokatu da. Estatu mailan, hazkundea txikiagoa izan da, %1ekoa, baina batez besteko prezioa altuagoa da, 12.763 eurokoa. Aurreko hilaren aldean, ordea, %2,4 jaitsi dira bigarren eskuko autoen prezioak EAEn, Espainiako estatuan %0,4 gehitu diren bitartean. Datuak Ancove Espainiako Ibilgailuen Merkatari Elkarteak argitaratu ditu.

EAEn, zortzi urte baino gehiago dituzten autoak 10.466 eurotan saldu dira 2024ko irailean, eta estatu mailan 9.943 eurotan. Urte artean auto horien prezioak gora egin du bai EAEn baita estatuan ere: %7,1 eta %4,1, hurrenez hurren. 2024ko abuztuarekin konparatuta, aldiz, prezioek behera egin dute EAEn (%1,2) eta Espainiako estatuan (%0,2).

Bestalde, lurralde historikoen arabera, Araban izan da prezioen hazkunde nabarmenena, urte artean prezioak %7,8 igo baitira; batez besteko kostua 12.221 eurotan kokatu da. Gipuzkoan eta Bizkaian ere igo egin dira prezioak, %4,9 eta %1,9, batez besteko 12.895 eta 12.519 euroko kostuarekin, hurrenez hurren.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK