Aspegi Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak, emakumeek lurraldean egiten duten lana aitortu nahi izan du beste urte batez sari banaketarekin. 2023ko edizioan, Izaskun Larrañaga Frias LACOR-IBILI Taldeko kontseilari delegatuak, Enpresari kategoriako saria jaso du, eta Leire Etxetxikia Etxebeste DHL Parcel Iberiako Espainiako eta Portugaleko Eragiketen zuzendari nagusiak, Zuzendaritza/Profesional kategoriako aitortza jaso du.
Erakunde, unibertsitate eta enpresa babesle eta laguntzaile nagusien ordezkariek osatutako epaimahaiak aukeratu ditu bi saridunak. Epaimahaiak aukera berdintasuna sustatzen duten jarduerak aitortu ditu, baita lurraldeari aberastasun sozial eta ekonomikoa ematen diotenak ere. Berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustua, egokitzeko gaitasuna eta hautagaien ezagutzak eguneratzea ere baloratu dira.
2023ko sariekin, Aspegik dei egin dio gizarteari berdintasunean murgiltzeko, eta Gipuzkoan emakume enpresaburuek, zuzendariek eta profesionalek egindako lana aintzatesteko eta balioesteko.