
Atzerriko tituluen homologazioaren eskumena Euskal Autonomia Erkidegora transferitzearen erabakia bertan behera utzi zuen Espainiako Auiztegi Gorenak, eta, orain, Jaurlaritzak adierazi duela helegitea aurkeztuko duela apirilaren 8an Espainiako Auzitegi Konstituzionalean.
Hala iragarri du gaur Maria Ubarretxena Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak. Azaldu duenez, Auzitegi Gorenaren erabakiarekin "benetako babes judizialaren urraketa" eman da, eta gaineratu du behar diren prozesu guztiak jarriko dituztela martxan Gernikako Estatutua betetzeko.
Jaurlaritzak ezarriko duen errekurtsoan Auzitegi Gorenaren epaiaren aurrean "babesgabetasuna" alegatuko dutela argitu du, baita Auzitegi Gorenak Espainiako Estatuaren eta EAEren arteko "eskumenen banaketa mugatzean bere eginkizunak gainditu" dituela ere, hori "Konstituzionalaren funtzio espezifikoa" dela nabarmenduz.
Bestalde, Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernuarekin lanean ari dela jakinarazi du, "Euskadin tituluak homologatzea eskatu duten 200 pertsonei soluzio bat emateko, prozesua hasieratik berriro hasi behar izan ez dezaten".