Kongresu eta ferien inpaktua izango dute hizpide BECen uztailaren 3tik 6ra

Sektoreko eragile nagusiak bilduko ditu erakustazokak II. AFE-APCE Kongresuan

2022ko kongresua, Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusiaren parte hartzearekin | Argazkia: AFE 2022ko kongresua, Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusiaren parte hartzearekin | Argazkia: AFE

AFE Espainiako Azoken Elkarteak eta APCE Espainiako Bitzar-Jauregien Elkarteak bat egingo dute BECen datorren astean. Izan ere, erakustazoken sektoreari zuzendutako AFE-APCE Kongresuaren bigarren edizioa Bilbao Exhibition Centerrek antolatuko du. Biurteko azoka izanik, aurtengo leloa da Eraldatzen duten legatuak; kongresuak eta azokak: inpaktua ekitalditik harago. Hain zuzen ere, erreferentzia egin nahi dio ekitaldiaz harago halako jarduerak antolatzeak inguruan izaten duen inpaktuari.

Konresuak 200 parte hartzaile baino gehiagok eman dute izena eta MICE —ingelesezko siglak, meetings, incentives, conferences and exhibitions— sektorearen posizionamendua landu eta sinergia bultzatzea bilatzen du, besteak beste. Zehazki, jorratuko diren gaien artean dira MICEek duten eragin ekonomiko eta soziala, jasangarritasuna, adimen artifiziala, bezeroek toki bat edo beste hautatzeko garaian aintza hartzen dutena, marketinaren kudeaketa, edo erosketa eta kontratazioak faktore estrategiko gisa. Debatea ez ezik, konferentzietarako eta networkingerako espazioak ere izango dira, negozioari ikuspegi berri batekin heldu asmoz.

Hizlarien artean izango dira Oliver Wykes Wind Europeko operazioetako arduraduna, Nick Dugdale-Moore Europako arduraduna UFIn —The Global Association of the Exhibition Industry—, Jorge García Valentzia futbol taldeko Marketin zuzendaria, edota Amparo García Zeuseko operazioetako arduraduna.

Aipatzekoa da azokaren antolakuntzak BECen 20. urteurrenarekin bat egiten duela. Gainera, Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusia AFEko presidentea da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK