
2025eko apirilaren 11a
Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %2,8an kokatu da EAEn eta %1,9an Nafarroan, 2025eko martxoan; hau da, aurreko hilaren aldean baino %0,2 gehiago EAEn, baina %0,1 gutxiago Nafarroan. Hala, urteko lehen hiru hilabeteak kontuan izanik, prezioak %0,7 handitu dira EAEn, eta %0,1 Nafarroan. INE Espainiako Estatistika Institutuak eskaini ditu datuok.
Sektoreka, 2024ko martxoaren aldean prezioak nabarien igo diren sektorea Hego Euskal Herrian “Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta besteak” izan da, urte artean %6,7 igo baitira prezioak EAEn eta %5,5 Nafarroan. Aurreko hilaren aldean, aldiz, jatetxe eta hotelen sektorean izan da gorakadarik nabarmenena Nafarroan (%1,0), eta jantzi zein oinetakoenean EAEn (%3,7).