Kontzentrazioa egin dute Balenciaga ontziolako langileek Gasteizen

Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Espainiako Gobernuaren “inplikazio falta” salatu dute

Argazkia: Europa Press Argazkia: Europa Press

Balenciaga ontziolako langileak Gasteizen bildu dira instituzioen “inplikazio falta” salatzeko. Izan ere, ontziola hartzekodunen konkurtsora joango zela jakinarazi zuten duela pare bat aste, finantzaketa arazoak zirela medio enpresak ezin ziolako 80 milioi euroko zorrari aurre egin. Horren aurrean, langileak manifestazioak antolatu zituzten Zumaian eta Gasteizen. Gaur, beharginak goizeko hamarretan batu dira Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, Gasteizen; ordubete beranduago, hamaiketan, Espainiako gobernuak EAEn duen egoitza parera mugitu dira. 

Informazio gehiago Balenciagako langileek manifestazioa egingo dute ontziolaren etorkizuna babesteko

Enpresa batzordeak adierazi du erakundeek esandakoa “ez dela ekintzetan islatzen”, eta “nekatuta” daudela gaineratu dute. Zehazki, Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Espainiako Gobernuari egotzi diote haien interesen alde jardun izana, Astilleros Balenciagako langileen alde egin beharrean. Batzordeak gutun bat helaraziko diela adierazi du, enpresak aurrera egin dezan aurrerapauso konkretuak iradokitzeko.

 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK