• EKONOMIA
  • Kooperatibak Lanbideko kontseiluan sartuko dira, Confebaskekin akordioa lortu ostean

Kooperatibak Lanbideko kontseiluan sartuko dira, Confebaskekin akordioa lortu ostean

Konfekoopez gain, LAB sindikatua ere sartuko da kontseiluan irailetik aurrera

Lanbideren bulego bat | Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Lanbideren bulego bat | Argazkia: Eusko Jaurlaritza
2024eko abuztuaren 21a
Eg. 2024eko abuztuaren 21a

Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu politikak kudeatzen dituen Lanbidek aldaketa ugarirekin hasiko du ikasturtea. Egungo administrazio kontseilura LAB sindikatua gehitzeaz gain, kooperatibak ere bertan izango baitira. Akordio historikoa erdietsi dute kooperatibek Confebask patronalarekin. Rosa Lavin Konfekoop-eko presidenteak adierazi zuen Confebask “historikoki” beti azaldu dela kooperatibak Lanbideko kontseiluan sartzearen aurka, baina oraingoan bertan izango dira.

 

Halaber, pasa den maiatzean egindako Konfekoopen Ohiko Batzar Orokorrean Lanbideko administrazio kontseiluan sartzea espero zutela adierazi zuen Lavinek. Hala, azpimarratu zuen legeak lehen aldiz onartzen duela enpresa kooperatiboek Lanbideren kontseiluan parte hartzeko duten eskubidea. Irailetik aurrera, ikasturtearen hasierarekin batera gauzatu ditu gobernu organoko aldaketak.