Inflazioaren urte arteko tasa %2,8an kokatu da otsailean, eta urtarrilarekin alderatuz 6 hamarren egin du behera. INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur aurreratutako datua da. Dena den, hilabetetik hilabetera igoera izan da prezioetan, hiru hamarren garestitu dira zehazki.
Argindarra merkatu eta elikagaien prezioak egonkortu direlako egin du behera urte arteko Kontsumo Prezioen Indizeak. Era berean, erregaiak garestitu egin dira. Abuztutik izandako maila baxuenean kokatu da tasa, eta bost hilabeteren ostean, %3tik behera da berriz ere.
Azpiko inflazioak ere beherazko joeran jarraintzen du. Otsailean bi hamarren apaldu da, %3,4ean kokatuz, 2022ko epe beraren aldean, eta azken bi urte inguruan izandako mailarik baxuenean kokatu da.
INEk martxoaren 14an baieztatuko du gaurko datu aurreratua. Urtarrilean goruntz egin ostean, berriz beherazko joera hartu KPIak, Europako Banku Zentralak ezarritako %2ko inflazioaren helburutik gertuago dagoelarik. Ikusteko dago datorren hilabeteetako bilakaera zein den, horren baitan jaitsi ahalko baititu EBZk interes tasak.